XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

P. Lafitte jaunaren iritzian Gaidor beraskoiztarrak moldatuak ziren, Leizarragaren testua ez ezik Haranederren itzulpena ere aurrean zuela.

L. Akesolo jaunaren iritzian, berriz, hiru pertsona desberdinek eginak dira moldaera hauek.

Nolanahi ere, argitalpen hauek, Leizarragaren argitalpenak ezagutu ez zuen arrakasta izan zuten Lapurdin batez ere.

Bonaparte printzea bitarteko Bibli egokipenak.

Leizarraga ondoren Biblia osorik edo pasarteak euskarara itzultzeko saio gehienak protestanteek eraginak izan ziren, 1856an L. L. Bonaparte printzeak E. Inchauspek zubererara eta Sallaberry Ibarrolakoak behenafarrerara egindako San Mateoren ebanjelioaren itzulpenak argitaratuz, euskal literaturaren historian eskubide osoz Bonaparteren aldia dei litekeena inauguratu zuen arte.

Pierre d`Urte, J. Haraneder, aipatu Gaidorren moldapenak, J. Lizarraga Elkanokoa, B. Chaho, Oteiza sendagilea, Garibai izango dira garai honetako Bibli-itzultzaileak.

Hauetako zenbaitek gehienek ez zuten ezagutuko beren obra argitaraturik.

Horiekin batera, ordea, aipamena merezi dute Bibli-itzultzaileak zuzenean izan ez baziren ere, Bibliako pasarteen moldapenak edo puskakako itzulpenak egin zituzten beste zenbait idazle: B. Larregy, J. A. Ubillos, P. A. Añibarro, F. I. Lardizabal.

Hauen moldaerek Bibliaren lekua bete zuen katolikoen artean.

Hauetxen aipamenak egingo ditugu bakarrik, eta ez hurrengo aldietakoenak.

Hain zuzen ere, aipatuko diren moldaera hauek irakurle euskaldunen eskuetan izan ziren garaian, edo moldatzaileak beren lanera bultzaturik aurkitu ziren garaian, Bibliarik ezean haren lekua beteko zuten ezagutza liburuak izan zitezen burutu bait zuten beren lana.

Lan hori, ez da ahaztu behar, katolikoen eta protestateen artean Bibliaz zegoen lehia katolikoen artean interpretazio segurua kleroaren esku gordetzekoa eta protestanteen artean irakurle bakoitzaren iritzira uztekoa horren baitan kokatzen da.